XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Au ezta guri esan deuskuen erria- zirautzen.

- Arrañsundadun uri koskor bat zala ta... Amarrua egin deuskue guri... Erri au, beste edozeñ añakoa edo obea da.

- Gaur bai beintzat - niñoan nik.

- Garbitasunean da jaskera onean dago edertasunik erdia, ta auxe dagoan baño itxurazkoagoa beste bat aurkitutea ezta errez.

Aspaldietan enintzan Arranondon izan ni, ta bertako neure esagunen barriak jakiteko asmoa neroian; baña alperrik.

Ni eldu nintzanean, Andre Maria ta Andre Maria baño beste auturik ezebillen erri atan.

Betozan ordurako, kaleak betean, Berrituko gizon morroskoak eta emakume galantak, bularren gañean Antiguako Amaren irudiak zituela; agertu ziran gero Markiña, Jemein, Goibar, Etxebarria ta Zigarrotzakoak; igoeben danak, aldizka aldizka, Antiguaraño, soñu gozoak joaz, Ama Mariari ikuste bat emotera; ta guztiak agur biguna egieutsenean, eldu zan Mariaren irudia errira jasteko ordua.

Une atatik gertaurikoa ezin leike nire luma kaskarrak zeaztu.

Kanpaiak, txupiñak, ereziak, soñu joteak, txaloak, goramenak, bizibediak.